Ohar Legala
1. Webgune honen jabearen identitatea
Informazio eta Merkataritza Elektronikoko Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legeari jarraiki, jakinarazten dizugu www.ostalaritzagida.com webgunearen jabea hau dela:
Sozietatearen izena: IRAGARRI SM
IFK zenbakia: B-20810354
Helbidea: Gudarien etorbidea 29, Andoain
Posta elektronikoa: publi@bidera.eu
Erregistroko datuak: Donostiako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 2034. tomoan, 64. folioan, SS-22519 orrian, 1. inskripzioan.

2. Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak
Webgune honetara sartzean, "Erabiltzaile" izaera jasoko duzu, eta, beraz, www.ostalaritzagida.com webgunean argitaratutako baldintza orokorrak, sartzen zaren unekoak, espresuki eta trabarik gabe onartzen dituzula ulertuko da. Halatan, Erabiltzailea webgunera sartzen den bakoitzean edo webguneak eskainitako zerbitzuak erabiltzen dituenean, webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak irakurri beharko ditu, baldintzak alda baitaitezke.
Alde horretatik, "Erabiltzaile"tzat hartuko da www.ostalaritzagida.com webgunean garatutako zerbitzu eta jarduera doakoetan nahiz kostu bidezkoetan bisitari, erabiltzaile, nabigatzaile edo parte-hartzaile den edonor.
2.1. Aplikazioaren helburua eta eremua
Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrek hau arautzen dute: www.ostalaritzagida.com -eko sarbidea, nabigazioa eta erabilera, baita bertako edukien erabilerari dagozkion erantzukizunak: testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, adierazpide eta informazioak, baita industria-jabetza eta jabetza intelektuala arautzen dituzten nazioarteko tratatu eta lege nazionalek babestutako edozein sorkuntza-lan ere.
Iragarri SMk baldintza partikularrak ezarri ahalko ditu zerbitzu espezifikoen erabilera edo kontrataziorako, eta honako baldintza orokor hauek balioko dute ordezko arau modura.
2.2. Zerbitzuen sarbiderako eta kontrataziorako baldintzak
Printzipioz, www.ostalaritzagida.com webgunera sartzea doakoa eta librea da. Baina bertako zerbitzu batzuk kontratatzeko, Iragarri SM-rekin kontaktuan jarri behar da.

3. Industria-jabetza eta jabego intelektualerako eskubideak
www.ostalaritzagida.com webgunea osatzen duten elementu guztien gaineko industria-jabetza zein jabetza intelektualerako eskubideak Iragarri SM enpresarenak dira, marka, izen komertziala eta ikur bereizlea barne. Bereziki, eta mugatzaile gisara, egile eskubideak babesten ditu diseinu grafikoa, kode-iturria, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta webgunean dauden bestelako edukiak.
www.ostalaritzagida.com -en sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi Iragarri SM enpresak bere industria eta jabego intelektualerako eskubideei uko egiten dienik, ezta eskubide horiek besterendu edota baimentzen dituenik Erabiltzailearen erabilera pertsonalerako.
Hori dela eta, Erabiltzaileak hau onartzen du: www.ostalaritzagida.com -eko edukien erreproduzioa, kopia, banaketa, komertzializazioa, eraldatzea, berrerabilera, komunikazio publikoa eta, oro har, beste edozein ustiapen modu, edozein delarik prozedimendua, Iragarri SM enpresaren industria eta/edo jabego intelektualerako eskubideen aurkako urraketatzat hartuko da, enpresak horretarako idatzizko baimena espresuki eman ez badu.
www.ostalaritzagida.com -i, Internet bidez borondatez ematen zaion eta datu pertsonalen izaera ez duen informazio oro (grafiko, ideia eta abarrei buruzko edozein iradokizun edo iruzkin barne) Iragarri SM enpresaren jabegora pasako da, eta erabilera eskubideak izango ditu modu mugagabean, eta hortik ez da konpentsaziorik sortuko, ez bere alde ez beste inoren alde.

4. Erantzukizunen eta bermeen araubidea
1. Iragarri SM enpresak ez du bermatzen www.ostalaritzagida.com -en dauden zerbitzu eta informazioen zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna edota zehaztasuna. Beraz, ez ditu bere gain hartuko, zeharka edo zuzenean, Erabiltzailearen erabilera iruzurren nahiz iguripenetatik eratorritako ezein motatako kalterik.
2. Iragarri SM enpresak adierazten du beharrezko neurri tekniko eta antolamenduzkoak hartu dituela, betiere bere ahalmen propioen eta teknologiaren barruan, webgunearen funtzionamendua egokia izan dadin eta birus eta osagai kaltegarririk izan ez dadin. Hala ere, ezin da erantzule egin: (a) www.ostalaritzagida.com -en jasotako eduki eta zerbitzuen jarraitasun eta eskuragarritasunari dagokionez; (b) edukietan errorerik ez egoteaz, ezta suerta daitekeen ezein akatsen zuzenketaz ere; (c) www.ostalaritzagida.com -en birusik edota bestelako osagai kaltegarririk ez egoteaz; (d) hartu diren segurtasun neurrien eraso-ezintasunaz; (e) edozein pertsonak www.ostalaritzagida.com webguneko segurtasun sistemak urratuz sor ditzakeen kalteez.
3. www.ostalaritzagida.com -ek baditu beste webgune batzuetara eraman zaitzaketen loturak. Bada, Iragarri SM enpresak ez du lotura horietan dauden edukien inguruko erantzukizunik bere gain hartzen. Izan ere, ez baitu eduki horien gaineko kontrolik. Bere helburua, hain justu, hainbat informazio-iturri Erabiltzailearen eskuetan jartzea da. Beraz, Erabiltzailea bere erantzukizunpean sartuko da beste webgune horietan, bertan indarrean dauden baldintzak onartuz.

5. Iraupena eta aldaketa
1. Iragarri SM enpresak bere gain hartzen du honako baldintza orokor hauek, partzialki edo osoki, aldatzeko eskubidea, eta aldaketak webgunean bertan argitaratuko ditu. Era berean, egoki irizten dien aldaketak egin ahalko ditu aldez aurreko abisurik gabe, eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak nahiz horiek aurkezteko itxura aldatuz, kenduz edo berrituz. Halatan, indarrean dauden baldintza orokortzat joko dira Erabiltzeak webgunera sartzen diren unean argitaratuta dauden baldintzak, hain justu. Beraz, Erabiltzeak aipaturiko erabilera baldintza horiek irakurri beharko ditu noizean behin.

6. Ezargarri den legea eta jurisdikzio-eskuduntza
Iragarri SM enpresaren eta Erabiltzailearen arteko harremanak gaur egun ezargarri den legearen nahiz indarrean dagoen jurisprudentziaren arabera aratuko dira. Haatik, legeak forupean jartzea aurreikusten duen kasuetarako,  Iragarri SM enpresa eta Erabiltzailea, dagokien beste edozein foruri uko eginez, Donostiako Auzitegi eta Epaitegien pean jarriko dira.